basati
 

- - - - - - - - 
 
 
 
 


 
 
 
 
 
 

 

MANIFESTU BASATIA
 
 

Etxea galtzen ari da.
galdu da,
galdu zen.
 

Ez dugu ezer aurkituko, etxearen hondarretatik lapurtu den harri
baiogabea ez bada. Sarean sortu den mundu berriak hizkuntzaren mugetatik
doan nezka ulertezina haurdun utzi du, eta gu gara negar egiten duen ume
jaioberria; leherketaren semeak gara.
Txisa edaten zuenaren poema sonetorik ederrena baino ederragoa izan
daitezke batzutan; eta momentu horietan ilargia gorroto dugu eta mugatu
gabearen ateetan egin diren argazki berriei buruz aritzen gara.
Basatiak gara, aro basatia bizi dugulako. Bai abanguardia, bai
posmodernitatea ukatzen dugu, baina bertatik gatoz. Dena zegoen bezala
uznen dugu. Gure lanetan ikusten dena baino ez gara. Gure lanak
gizartearen "basatitasuna" erakusten dute. Ez gara taldea, ezta
mguminendu bat, gizarte islada baizik.
Kaleetan eskatzen duen drogazale ihesaduna, gure poesia bezain bazatia
da. Errepideetan hil egiten direnen senideen malkoak, bezain basatiak
dira bulegoko piztien doktrinak. Sarean ibiltzen diren eta telefono
mugikorra eramaten duten umeak, munduaren kutsadura bezain basatiak
dira.
Ez ezazue bilatu, ez zaitezte zaiatu, ez duzue ezer aurkitu, gizarte
hone bihotza egoera basatian ez bada.
 
 
 
 
 

I

Mundua aldatu nahi zuen gisontsoa
Errekan ito egin zen.
Zer egin nahi duzue orain?
-Basakeriaren edertasunean hondoratu,
begiak zabal zabalik izanda
mozkozkortuko gara
eta poesia hitzaren eskutik datorren umerekin
 jolasten pastuko dugu denbora.

Bidaiariaren kontakizuna ez da bat ere errasa,
Hegoak ez zaizkioo inori jain erras  hazten,
baina telefono mugikorra langugarria da.
apika ondo egingo dugu gaua
diskotenkan dantzatzen, ez bururapen txarra.
 
 
 
 
 

II

Gaur zapatua izan da.

Ene lagunekin joan naiz:
zenbait litro edan ditugu,
barre goxoak egin ditugu,
eta dantzatzera joan gara.

Batek nezka bat ezagutu du,
berarekin joan da.

Tecno-metala gozatu dugu
barreak egin ditugu.

Gainera, tipu batzuekin kolpeka hasteko zorian egon gara.

Nezka-lagunarekin egon nahi gero,
larrua jo dugu, musukatu gara, hitz egin dugu.

Gero etxera joan nahiz txundituta.
 
 
 
 
 

III

Gutia esanda dago;
Etxea jauzi egin da jada
Eta zuek oraindik
Higitu barik

Zubi azpian lo egiten dutenek badakite:
Erreka eta mendia gauza bera da,
Eta azeria ez da inondik inora agertzen.

Zatozte hona,
Tirokatu dezagun batera etxe honen hondarrak.

Irrikitan nago behera joateko
Hiri ederra agertaraziko baitigute
Basoetako epotxak.
Zatozte hona lagunok,
Hiri ultramodernitatearen muga ei da.
Leku guztietan egon daitekenari esago diogu
Bera ez dela eta ez dagoela inon.

Hori bai,
Berriro ere
Ez dugu ezer lortuko
Ez dugu ezer bilatu
 
 
 
 

IV (OLERKIA)
.
Hau ez da ezer.
Alde hemendik
edo
olatua segi
.
Hartu ezazu mezua,
ez baitago
.
Non dago zure gizadia?
gizadiaren kontra
olerkia, poema, olerkia,
beti poema.
.
Zer da poesia?
Zu ez zara,
ez baitago
Bakarrik bertsoak
eta hitzak.
 .
Ez dut ezer aurkituko.
Ez noa inora ere.
 
 
 
 

V

Edari Guztiak Baztertu ondoren
Ez da ezer geratzen.

No egiten dugu lo?
Non egiten dugu lo?
Galdetu dit nire bost urteko anaiak.
Baina, ezin ahal izan diot ihardetzi.
 
 
 
 
 

VI
Basoa agortu baino lehen
Azken poemak idatzi nahi nituzke.

Zure begietan itzaki den argiari.
Bankuetako jaunari.
Hegazti zuriari.
Edota nire teclatuari.

Dena dela,
ez dut uste
Agortuko denik.
 
 
 
 
 
 

VII
Basoa hutsik dago,
hutsik.
Norbait doa bidetik
basotik, inora ere ez.

TAKA TA...
DAMBA!
eta egia esan dizut.

Egia
ez ezik
gezurra
ere
esan dizut,
esanen dizut.

Txakur gaixoa
Pusker bat
Bota du.

¿Zer zara?
Ezer ere ez.

Zer izan ahal naiz! bada.

Txokolatea eta
DAMBA!
berriro ere
kiratz ederra dago hemen.
 
 
 
 
 

VIII

Egun basatia

Erlojua
Dembora
Etxea
6 poema
7 Dirua
8 esnatzea
   luma
   Begiak
   Zauria

Gau basatia.
 
 
 
 
 

Date: Thu, 28 Dec 2000 00:22:36 +0100
From: Luis González <luisgg@
To: Ce-ro Ma-nara <salvaje@labutaca.com>
Subject: Gorka Hitzeder

 
 
 
 

de gorka hitzeder

a 31 enero 01
 

 



   

 
 
 
 
 
 
 

#poesiasalvaje.com




..